Angeluko Ikasleak                  

 Egitearaua                                            Argazkiak                                     Txostena      

                                                   2010 eko abenduaren 15 ean,astezkenarekin

Angeluko Edouard Herriot eskolan.

Txostena hau egina da erakasleari  esker : milesker Joseba ERREMUNDEGUY





2010eko abendoaren 15ean, asteazkenarekin, Ekhi Erremundeguy etorri da, Angeluko ikasleek komitaturik, euskara ikasten duteneei bertsolaritzari buruz azalpen batzuk ematera eta bertsu batzuk egitera. Bertsu horien gaiak, elkarteko 5. Mailako ikasleek prestatuak zituzten aitzinetik. Hona emanak izan zaizkion gaiak, eta Ekhik egin Bertsuak.

 

 

1) Ekhi lau hitz hauekin bertsu bat egin ezazu, hona hitzak ;Nahi duzun doinu eta neurrian.

1AEkhi entzun dezagun ...

1BEkhi entzun dezagun ...

ZALANTZA, ANTZA, EKAITZA, ALDAKUNTZA

IZARRAK, EDERRAK, GALDERAK, ZAHARRAK


Azken aldian badut

nik usu zalantza
Eguraldiak emaiten
baitu aldakuntza
Batzutan eguzkia
bestetan ekaitza
Klimaren beroketak
ekarri du antza

Hora ekaitzen zidan
Aitatxi zaharrak
Begiratu zerura
begira izarrak
Begira zaituzte oinen
Biden bai ederrak
Haie pausatu behar
Zaizkie galderak

2) Ekhi letra bat errezibitu duzu ezbeharrean, postalariaren akatsa izan da. Nahi duzun doinu eta neurrian.

1Ekhi entzun dezagun ...

2

3

Usu hortaz egiten dugu
Guk gure bizitzan amets
Zerbait berezi gertatu
Dadila noizbait mesedez
Postariak gutun bat ekarri dit
Ta hautatzen ez da errex
Eskuetan dut baina ez dakit
Oino ideki ala ez

Azkenean ideki dut
Bi eskuekin batera
Pentsatu dut irakurriz
Zer ote da ? zer ote da ? "
Ta hasiera begiratu ta
Harritua naiz " bai zera ! "
Bihotz gorri bat handi handia
Eta barnean Joseba.

Hau ezin dut irakurri
Pentsatu dut berehala
Nere kusia delako
Beraz behar den bezala
Berriz gutunan Sartu dut eta
Berriz eman diot, ara !
Orain mutilak irakur beza
Berak kondatu dezala


3)Xabier Lete joan da
Xalbadorren gana…

Ekhi entzun dezagun ...

Bera bezela lehen
Joan da (andana ?)
Baina zer pasatzen da
Ai Ama ai ama !
Bera ordezkatzeko
Izanen da lana !


4) Ondotik Ekhiri hiru hitz emanak izan zaizkio. Bertsu bakoitzarekin hitz horiek asmaarazi behar izan dizkio publikoari.

4AEkhi entzun dezagun ...

4BEkhi entzun dezagun ...

4CEkhi entzun dezagun ...

ELURRA :

BASAMORTUA / DESERTUA

EGUBERRI / GABONAK


Nik oso gustoko dut
Ta ez da problema
Urtero xuri xuri
Uzten gaituena
Ez ez, asmatu zer den
Gordea den izena
Negu oro zerutik
Erori ohi dena


Ez naiz iñoiz izana
Egipton… Saharan…
Beraz deskribatzeko
Nik badut ainitz lan
Dena sablez betea da
Hondartzen maneran
Tuaregak adibidez
Ibiltzen dira han


Garai hori maite dut
Pasatzen da ongi
Beti kondatzen dira
Milaka ixtori
Ainitz jaten da ere
Bihurtzen da lodi
Opariak jasotzeko
Garaia da hori.