Kantu bat : Iduzki denean | ||
1 | Iduzki denean zoin den eder itzala Maitia,mintzo zira plazer duzun bezala Egiten duzula - Mila disimula Iñorant zirela Egiten duzula – Bertzetaik naizela Faltsuki mintzo zira |
Traduction |
2 | Zazpi urtez beti, jarraiki zait ondotik erraiten zaundala ? ez dut bertze maiterik Hitzer fidaturik – Nago tronpaturik Gaixoa trixterik Ez dut eiten lorik - Ez jan edan onik Maitia zure gatik |
Traduction |
3 | Oi ! ene maitia nik ere zure gatik Pasatzen dizut nik, zonbeit sabeleko min Ezkonduz zurekin- Samur ait’aamekin Behar nindeite jin Ez dakit zer egin – Ez eta nola jin Ni neure etxekoekin |
Traduction |
4 | Oi ! ene maitia ,nun duz’izpirituia Fediaren jabe, aita deraukazuia Atxikazu fedia - Maita bertutia Libra kontzientzia, Munduko bizia - Labur da maitia Ez zaitela kanbia. |
Traduction |
Kantu bat : Iruten ari nuzu | ||
5 | Iruten ari nuzu, kilua gerrian Ardura dudalarik(b)nigarra begian (b) |
Traduction |
6 | Nigar egiten duzu,Oi, suspirarekin… Kontsolaturen zira(b)bai denborarekin (b) |
Traduction |
7 | Ofiziale seme, kolore gorria Baigorriko neskatxen, karesatzailea |
Traduction |
8 | Nik ez dut karesarik, bertzek ez dutenik ; Berak dabiltza,ondotik, zer eginen dut nik ? |
Traduction |
9 | Jendek erraiten dute : ezkondu, ezkondu Nik ez zait oraino gogorik berotu |
Traduction |
10 | Beltxarana naizela zuk omen diozu.. Ez naiz xuri-gorria, egia diozu |
Traduction |
11 | Xuriak eta beltxak…mendian ardiak.. Ez dituzu,zuk ere, mentaka guziak |
Traduction |
12 | Xuriak, xuri dire, ni naiz beltxarana.. Ongi kontentik dago ni behar nauena ! |
Traduction |
13 | Ezkon-mina dutala, zuk omen diozu ? Nik ez dut ezkon-minik, gezurra diozu. |
Traduction |
14 | Ezkon-mina dutenak, seinale dirade : Matel-ezurrak seko, koloriak berde |
Traduction |
15 | Andrea, jan ezazu sagar gezamina Zertako jan behar dut, jan dezakedalarik ona eta fina |
Traduction |