Maritxu, nora zoaz, eder galant hori ? Iturrira, Bartolo, nai badezu etorri. Iturrian zer dago ? Ardotxo txuria ; Biok edango degu nahi degun guzia. Maritxu, zuregana biltzen naizenean, Poza nabaitutzen det nere barrenean. Bartolo, nik ere det atsegin hartutzen, Ur-billa noanean, banauzu laguntzen. Maritxu, baldin asmo badezu ezkontzea Lendabiziko nitzaz oroitu zaitia. Zure mende jartzen naiz denbora guziko Bartolokin etzera gaizki eroriko.