Erabaki nuen, tinko ta fermuki, ez zitzaidala gertatuko, maitasun saretan, ez nintzela berriz uste gabean eroriko. Bi begi izpitxu, irripar ezti bat, izan dira nere galtzaile, geroztik hor nabil, arantzetan dantzan, ezinezko amets sortzaile. Urrezko txanpon bat eman gogo nuke sorgin bat bilaka banedi, ezina egikor, aldatzeko aina, gezurra bihurtzeko egi. Zer den ona edo zer ote den txarra jakin beharko nukelarik sumendi gainean, erretzen ari naiz ba al dago irtenbiderik ? Zu hor zaude, dantzan jauzitan, zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan Geroak zer dakar, ez dut pentsatu nahi, uneak nahi ditut bizi lau egun dira ta, bi omen lanotsu galtzera ez ditut nahi utzi. Hitzaren jokoan, itxura emanez, gorde nahiko nuke dena biluzia nauzu, izan zarelako, egoera hunen sormena.