Maritxu, nora zoaz, eder galant hori ? Iturrira, Bartolo, nai badezu etorri. Iturrian zer dago ? Ardotxo txuria ; Biok edango degu nahi degun guzia. Maritxu, zuregana biltzen naizenean, Poza nabaitutzen det nere barrenean. Bartolo, nik ere det atsegin hartutzen, Ur-billa noanean, banauzu laguntzen. Maritxu, baldin asmo badezu ezkontzea Lendabiziko nitzaz oroitu zaitia. Zure mende jartzen naiz denbora guziko Bartolokin etzera gaizki eroriko. Maritxu, lagunduko dizut gaur mendira, ur fresko eder bila hango iturrira. Iturri eder hortan dagon ur garbiak, Bartolo, alaituko dizkizu begiak. Maritxu, nere aurrez ez jarri serio zuri dizudalako zenbait amorio. par irri gozozkoa egiten badezu bihotza atseginez betetzen didazu.