CHANSONS ANGELUKO IKASLEAK :

Angeluko

GORA TA GORA (Gabriel Aresti – Natxo De Felipe)


Gora ta gora beti
Bai gora lapurdi
Euskerak bizi gaitu
Eta bizi bedi


Gorantza doa agudo kapitala
Eta Lapurdi beti dago apala
Aldrebesturik dago mundu zitala
Konformatzen ez bagara
Ze pekatu mortala!

Gurea ez da bizi modu normala
Lurra lantzeko aitzurra eta pala
Lanaren truke kobratzen erreala
Benetan da miserable
Euskaldunon jornala

Munduan ezin bizi diteke hola
Merkatuetan dena gora doala
Etxera eta zopa guztiz argala
Kriseiluen olioa
Ez da postre formala

Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala.

Jabeek dute kontzientzi zabala
Kakastu dute gure lurren azala
Baina Lapurdi ez da hain zerbitzala
Burruka garbian dago
Hori da printzipala