Tiki-ttikiak aitak ta amak fraile ninduten nonbratu bai eta ere Salamankara ixtudiante bidaldu. Salamankarat nindoalarik bidean nuen asmatu ixtudiante tunante baino hobe nuela ezkondu. Ostatu xume polit batean gosez gelditu bainintzen neska xarmant bat ari zitzaidan mahainean zerbitzatzen. Begia kartsu, ezpaina lore, enekin aise mintzatzen aingeru hori ordu berean ene bihotzian sartu zen. Hitz erdi batez maite nuela erran nion beharrira ; bainan, gaixoa, herabetua ihesi joan zen kanpora. Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen infernura! Ez da sekulan ene gogotik histuko zure itxura. Jainko maiteak egin banindu zeruetako giltzari, azken orenean jakingo nuen atea nori ireki. Lenik aitari, gero amari, gero anai-arreberi, azkenian eta segeretuan ene maite pollitari.