Arrosako zolan, kantu zirimolan Nahiz eta telebixtan ez gaituzten modan Euskararen gara, lokarri azkarra, Gau ilun honetako gure artizarra Zazpiehun langile, sutsu ta ekilez Oraina ta geroa ez ditaizke berez, Kontzertu hunen bidez, musika eztiez, Euskal izen ta izana, betikotz bat bitez.(2) Kola ta hanburgesa, euskaldun baldresa Gustua galtzea ere zer dugun errexa! Kendu nahi digute, bihotz ta bertute, Izaki klonikoak egin nahi gaituzte. Jo dezagun bada, goraki aldaba Multinazional hoien herria ez gara, Bretoi ta kortzikar, kanak okzitandar Nor bedera izaiteko har dezagun indar (2) Munduko herrien ta irrati libreen Bilgune goxoa guk dugu urtero hemen Uhainen ildoan, asmoak geroan Elkarren ezagutza daukagu gogoan. Munduko erronkak, herrien borrokak Bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak Dantza ta irria, kantuz ilargia, Gau hontan zoriontsu da Euskal Herria (3)