Ezkil gabeko elizen eremu emankorra, giza murzuriko zure ardientzat. Oi Baldorba! eguzki eta haize idor; mahats-ardo ibai, galburuarena. Lur gorri, harri landu, mailu eta xixelaren kantu. Gitarrazko alakiketan Armeniako kanun ahots urratuan. Oi Baldorba! esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua! Zure irriƱo erromanikoa erdi izoztu eta leloturik utzi zuen madarikatuaren izena nahi dut. (2) Oi Baldorba! ezazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua! Oi Baldorba! zutaz oroit etazuri nagozu. (2) Kantu bat laburra da eta pentsa zuk, esaten ez dizudan hartaz. Oi Baldorba! esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua! madarikatua. baztertu zintuen madarikatua! madarikatua.