I Egun batean ni ari nintzen andrea ezin ikusirik esan zidaten edana dago ez egin hari kasurik. Refrain Andre Madalen, andre Madalen laurden erdi bat olio andreak zorrak egin eta gero jaunak pagatuko dio. II Nire andreak badaki josten eta lisatzen taula gainean ardo zuria saldan emanik maite du denen gainetik III Gaixtakeriaz jo omen dute eta aurdiki erreka zolan arno xorta bat edanez geroz xuti laiteke abian ! IV Total egina zegoen baina hezurrak zeuzkan osorik galdetu zidan ea etzegoen tabernan ardo gozorik V Aita-semeak aritzen ginen uda-partean laborantzan andrea berriz, ganbaratikan, tabernarako arrantzan