I Aldapeko sagarraren adarraren puntan puntaren puntan txoria zegoen kantari. Txiru-liruli, txiru-liruri, nork dantzatuko ote du soinutxo hori? II Zubiburu zelaieko oihanaren zolan, zolaren zolan, lili bat ba zen beilari ! Txiru-liruli, txiru-liruri, nork bilduko ote du lili xarmant hori? III Mende huntan jasan dudan bihotzeko pena, penaren pena, nola behar nuen ekarri? Txiru-liruli, txiru-liruri, zuk maitea hartzazu ene pena hori! Ongi!