Aita-semeak tabernan daude Ama-alabak jokoan. Berriz ikusi beharrko dugu Behi gizeno auzoan, Berriro ere ez do faltako Trapu zaharrik kakoan. Eta Iapurrek ohostu dute guk gendukana etxean, Eta gu gaude erdi biluzik Beti iñoren menpean. Geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoan, Ez iñori ba errua bota Euskal Herria hiltzean. Baina gaztea naiz eta daukat Etorkizuna eskuan, Ez zaigu hilgo Euskal Herria Ni bizi naizen artean.