Herio latza hüllantzen ari hiz Dolürik gabe orai nitara. Othoizten hait ixtant bat ützi nezak Ene azken adiuen egitera. Hori bera da denen ixtoria : Heriuak bardintzen handi txipiak, Zeren ilüsione bat bera da Lürren gañeko gure pasajîa. Ene jauregi pare gabekua, Hi altxatüz banian fiertate. Hitan igaran denbora goxua, Haiñ llabür nükila ez nian uste. O Basabürü amiragarria Bortüz eta mendiz üngüratürik Bostetan begixtatü zütiet Urgüllürekin terraza huntarik. Adios arren Mari-Maidalena, Zük ingana nezazü lotarik. Ene ondotik baratzen direnez lzan ez nadiala ahatzerik.