Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi kantuz igortzen ditut nik penak ihesi kantuz izan dudano zerbait irabazi kantuz gostura ditut guziak iretsi kantuz ez duta beraz hiltzea merezi? Kantuz iragan ditut gau eta egunak kantuz ekarri ditut griƱak eta lanak kantuz biltzen nituen aldeko lagunak kantuz eman dauzkate, obra gabe, famak kantuz hartuko nahia zeruko Jaun onak. Kantuz eman izan tut, zenbeiten berriak, Kantuz gustatu izan zait erraitea egiak, Kantuz eman baditut ainitzi afruntuiak, Kantuz barka ditzaten ene bekatuiak, Kantuz egiten ditut nik penitentziak. Kantuz eginez geroz, mundura sortzia, Kantuz e(g)in beharko dut ene ustez hiltzia Kantuz emaiten badaut Jeinkoak grazia, Kantuz idokiko daut San Pedrok atia, Kantuz egin dezadan, Zeruan sartzia. Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian, Kantuz ene lagunek harturik airian, Kantuz ariko dira ni lurrean sartzian, Kantu frango utziko diotet munduian, Kantu egin dezaten nitaz oroitzian.