AI


CHANSONS ANGELUKO IKASLEAK :



Angeluko

TTIKI-TTIKITIK (Herrikoia)


Tiki-ttikiak aitak ta amak fraile ninduten nonbratu
bai eta ere Salamankara ixtudiante bidaldu.
Salamankarat nindoalarik bidean nuen asmatu
ixtudiante tunante baino hobe nuela ezkondu.

Ostatu xume polit batean gosez gelditu bainintzen
neska xarmant bat ari zitzaidan mahainean zerbitzatzen.
Begia kartsu, ezpaina lore, enekin aise mintzatzen
aingeru hori ordu berean ene bihotzian sartu zen.

Hitz erdi batez maite nuela erran nion beharrira ;
bainan, gaixoa, herabetua ihesi joan zen kanpora.
Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen infernura!
Ez da sekulan ene gogotik histuko zure itxura.

Jainko maiteak egin banindu zeruetako giltzari,
azken orenean jakingo nuen atea nori ireki.
Lenik aitari, gero amari, gero anai-arreberi,
azkenian eta segeretuan ene maite pollitari.