Retour


Erregeak

Agur eta Ongi Etorri guzieri adixkide maiteak.

Milesker hain ainitz hunat etortzeagatik gure ohiko urtarilaren biltzarra.

Erregeak ospatuko ditugu eta heldu den urteko agiantzeen truk eginen.

Zure zuzendarritz taldearen izenean agiantzatzen zaituztet guziei, zueri, zure etxadieri, zure ingurumen bizi direneri: Osagarria, Zorion, Bakea, Amultsua, alaitasun xede-xedeak, Bizitzeko plazera..

Mundu bortitz eta ekaitze batean, badugu zoriona luralde miragarri batez gozatzea, orokor aberastasun baten begiratzen duela “Euskara”

Zonbeit erakasle erne esker, sartzen gira ( nor bera urhatsaz) Egyptoko Pyramidak baino zaharago hizkuntza horren isilhitz gozagarrietan. Mil esker, bai, esker beroenak gure erakasleeri, gure laguntzaren kuraia dutela.

Iragaitean, txaloak ikasleeri, astez-aste hotzari buru egiten dutela Edouard Herriot’en gela handian..ezin berotu dela.

Agian ere udaberriak berretsiko eta zabalduko duela gure bulegoko lagunaren René Duhalde, osagarrien hobetasuna. Osagarriarengatik ez du istant bat gure elkartea utzi.

 

Bi mila bederatzi urteak ikusiko du gure ekintzen egitaraua hedatzea. Jadanik ez dezazue ahantz :

-Urtarilaren Ogoi ta bortzean Igandearekin. Nicole eramaiten gaitu lepoz-lepo Sare inguruan, Rando Pique-Nique bat egiterat,bazter miragarri baten erdian eta. Iguzkiarekin.

- Ostailaren seian, asteartearekin, aratsaldeko seiak ta erditan, hemen berean, badugu PÉES Jaunak egina mintzsaldi nagusi bat, fransesez. Eskainiko dauku euskararen matematiko-logikaren urbiltze bat.

 

Jadanik antolatzen dugu Martxoko mendi-ostatu ibilaldia, eta urteko hego-alderat otobuseko itzulia..

Beraz urtea izanen da, zure alai laguntzarekin, aberatsa, goxo eta askotakoa.

 

Berritzen zaituztet nere agiantz beroenak eta, ixil egon aintzin, jakin arazten zaituztet aurkikuntza berri-berria egin dutela Jerusalemeko Bibliko Ikasetxe Nagusiaren ikertzaileek:

Jakin duzue Erregeak otalakoan ekarri zituzten urrea, intsentsua eta mirra... Jakintsunek aurkitu dute Haur-Jainkoak utzi zituzten eskain aberatsak..berehala sartzeko altxor batean :  Lafitte Jaun Kalonjaren Euskal Gramatikan..

 

Urte On Guzieri